Zuhaitz-diagrama

Zuhaitz-diagrama[1] zenbatzeko metodo grafiko bat da. Esperimentu sinple bakoitzean agertzen diren aukera guztiak adierazi behar dira zuhaitz baten adarrak balira bezala. Aukera kopurua azken adar kopuruak adierazten du.

Zuhaitz-diagramek bi osagai mota dituzte: alde batetik, erpinak, planoko puntuak direnak, eta, bestetik, ertzak, erpin batzuk lotzen dituzten zuzenkiak. Eraikuntzaren abiapuntua erpin bat da, zuhaitzaren erroa deritzona. Horretatik ertz batzuk ateratzen dira beherantz, nahi beste, baina kopuru finitu bat. Ertz horien beheko muturretan zuhaitzaren beste erpin batzuk egongo dira, eta horiek osatuko dute zuhaitzaren lehenengo maila.

Ondoren, gauza bera egin behar da lehenengo mailako erpinekin: ertzak atera eta, horrela, zuhaitzaren bigarren mailako erpinak lortuko dira. Ez da zertan ertz kopuru bera jarri behar lehenengo mailako erpin guztietan, eta onargarria da erpin batzuetatik ertz bat ere ez ateratzea. Inongo erpinetan ertzik jartzen ez bada, orduan zuhaitza bukatutzat emango da. Zuhaitzaren bigarren mailan erpinen bat jarriz gero, erpin horietan ertzak jartzen jarraitu, eta hirugarren mailara pasatuko da. Prozedura hori behin eta berriz errepikatuz, gelditzen den unean zuhaitz bat eratuko da, mailaz maila osatua. Azkenik, erpin bakoitzetik ateratzen diren ertzen probabilitateen batura 1 izan behar da.

  1. Alcober, Gustavo A. Fernández; Reizabal, Amaia Zugadi. (2009). «Zuhaitz infinituak eta beren simetriak: kontradibideen iturburua talde-teorian» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (22) ISSN 0214-9001. (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search